Erandion izango da hurrengo kanporaketa,domekan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa Erandion jokatuko da, Merkatu Zaharrean. Datorren domekan izango da saioa, urriaren 22an, arratsaldeko 17:00etan. Bertsolari hauek arituko dira saioan:
- Ander Sarriugarte Garcia
- Garazi Navarro Ugarteburu
- Igor Galarza Intxausti
- Imanol Uria Albizuri
- Paule Ixiar Loizaga Legarra
- Unai Mendiburu Valor
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, Santurtzikora (azaroak 18). Gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Gai-jartzaile Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, Merkatu Zaharrean.