Eneko Abasolo “Abarkasek” irabazi du azken kanporaketa
Ikusgarri zinema bete-bete eginda egon da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketan: azken kanporaketarako sarrera guztiak saldu dira. Horrela, finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere jakin dugu bertan. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:
- Aitor Arrutia Azkueta
- Beñat Bilbao Landa
- Eneko Abasolo Txabarri
- Koldo Gezuraga Seijido
- Maite Sarasola Isazelaia
- Peru Irastortza Santxo
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Eneko Abasolo izan da puntu gehien batu dituena: 466 puntu. Beraz, Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 11n jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Eneko Abasolo Txabarri ----- 466
- Koldo Gezuraga Seijido------- 463,5
- Beñat Bilbao Landa ------------ 437,5
- Peru Irastortza Santxo-------- 430
- Maite Sarasola Isazelaia---- 424.5
- Aitor Arrutia Azkueta--------- 420.5
Beñat Vidal Gurrutxaga izan da gai-jartzaile. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.