Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Berrizen jokatuko da lehen finalaurrekoa, zapatuan

2023/11/07
Azaroaren 11n jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Berrizko Olakueta pilotalekuan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak fase berria hasi du, finalaurrekoetan murgilduta dago jada. Zapatuan, azaroaren 11n jokatuko da lehenengoa, Berrizko Olakueta pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan. Bertsolari hauek arituko dira bertan:

 

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Saioan gai-jartzaile lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Olakueta frontoiko txarteldegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.

                Twitter Facebook Instagram