Azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, Lemoan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da azken finalaurrekora. Zapatu honetan, azaroaren 25ean, finalaren aurreko azkenengo zita izango dute Bizkaiko bertsozaleek, Lemoako udal kiroldegian. Saiorako sarrera guztiak agortuta daude, atzotik. Hala ere, bertsoa.eus atarian zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Saioa bukatzearekin bat, finalera sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu.
Bertan, seikote hau ariko da bertsotan:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Josune Aramendi Perez
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Oihana Bartra Arenas
- Onintza Enbeita Maguregi
Idoia Anzorandia Kareaga izango da gai-jartzailea. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.