Arrigorriagan jokatuko da hirugarren kanporaketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da domekan Arrigorriagan. Saioa Lonbo aretoan izango da, eta ohi legez, arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Hauek izango dira Arrigorriagan kantuan arituko direnak:
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Iker Uriarte Urrutia
- Inazio Vidal Gurrutxaga
- Iruri Altzerreka Martinez
- Josune Aramendi Perez
- Lurdes Ondaro Mallea
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara: Berrizen kantatuko du, azaroaren 11n. Gainontzekoek horretarako aukera izango dute, puntuazioaren arabera.
Gai-jartzailea Igor Menika Bengoetxea izango da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, Lonbo aretoan.