Zallan eta Derion jokatuko dira gaur azken saioak
Gaur amaituko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Gaurko saioen ostean jakingo dugu zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak.
Saio bi jokatuko dira gaur: Zallan eta Derion.
A multzoko saioa Zallan jokatuko da, La Capilla aretoan, 18:30etik aurrera. Kantatuko duten sei bertsolariak, hurrengoak dira:
- Garai Navarro Ugarteburu
- Gorka Pagonabarraga Agorria
- Igor Galarza Intxausti
- Illart Gumuzio Larrazabal
- Javier Martinez Gutierrez
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
Seikoteari Igor Menika Bengoetxeak jarriko dizkie gaiak. Epaile lanetan, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea ariko dira. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izango da.
Saio honetarako sarrerak agortuta daude.
B multzoko saioa Derioko Gurea aretoan jokatuko da ordu berean, 18:30ean. Bertsolariak, hurrengoak:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Eneko Barruetabeña Bilbao
- Iker Apraiz Solaguren
- Josune Aramendi Perez
- Lurdes Ondaro Mallea
- Mikel Retolaza Etxebarria
Gai emaile beharretan Olatz Larrinaga Caballero arituko da eta, epaile beharretan, Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea ariko dira. Idazkari beharrak Karmele Gisasola Zenikazelaiak egingo ditu.
Derioko sarrerak eskuragai daude oraindik www.bertsosarrerak.eus atarian.