Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Orozkon eta Lekeition jokatuko dira lehenengo saioak

2020/09/15
Bihar jokatuko dira sailkapen faseko lehenengo saio biak, 18:30ean; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea bihar hasiko da, irailaren 16an, Orozkoko eta Lekeitioko saioekin. Orozkon Donibane aretoan izango da saioa; Lekeiton, ostera, Azkue aretoan. Biak hasiko dira 18:30ean.

Orozkoko saioa Donibane aretoan izango da, 18:30ean. Bertsolariak, hauek:

  • Aitor Ruiz Urizar
  • Asier Alcedo Cano
  • Asier Galarza Gara
  • Iker Garitagoitia Astigarraga
  • Jontxu Martinez Zarrabeitia
  • Joseba Barandiaran Andueza

Saioan gaiak ematen Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

 

Lekeitioko saioa Azkue aretoan izango da, 18:30ean. Bertsolariak:

  • Eneko Arrate Sololuze
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Jokin Castaños Gonzalez
  • Koldo Gezuraga Seijido
  • Peru de Pedro Larrea

Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña ariko da. Epaile lanetan, ostera, Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea ariko dira. Idazkari beharrak Karmele Gisasola Zenikazelaiak egingo ditu.

 

Saioei zein parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago webgune honetan topatuko duzue.