Julen Ibarguengoitia eta Aitor Etxebarriazarraga irabazle bigarren saioetan
Atzo hasi ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko saioak eta beste bi jokatu dira gaur: Getxon eta Busturian. Saio guztiak bezala, biak hasi dira 18:30ean.
A multzoko saioa Getxon jokatu da, Muxikebarri Zentroko Arrigunaga aretoan. Saioko irabazlea Julen Ibarguengoitia izan da, 177 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:
- Julen Ibarguengoitia Ordorika........177
- Paule Ixiar Loizaga Legarra...........165,5
- Aitor Arrutia Azkueta......................164
- Nagore Beitia Telletxea...................153,5
- Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia.......148,5
- Bikain Urkiri Etxebarria....................142,5
*Oharra: saio honetan Aritz Landeta zen kantatzekoa baina Nagore Beitiak kantatu du (Aritz Landetak Muxikako saioan kantatuko du).
Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
B multzoko saioa, Busturian jokatu da, Altamira auzoko kultur etxean. Saioan nagusi, Aitor Etxebarriazarraga izan da. Horrela geratu dira beste puntuazioak:
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.....184
- Peru Vidal Gurrutxaga....................176,5
- Ander Ucelay Aristi.........................160,5
- Iker Uriarte Urrutia..........................156
- Ander Aldazabal Olabarri.................154
- Ander Anakabe Lekue......................150
Saioan gaiak ematen Itxaso Juaristi Olaetxea ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.
Bihar Markina-Xemeinen eta Berangon izango dira saioak, 18:30etik aurrera. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.