Gorka Pagonabarragak eta Mikel Retolazak irabazi dituzte Zallako eta Derioko saioak
Amaitu da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Gaur jokatu dira azken saio biak.
A multzoko saioa Zallan jokatu da, La Capilla aretoan. Sarrera guztiak zeuden aurrez agortuak. Saioko irabazlea Gorka Pagonabarraga izan da. Horrela geratu da sailkapena:
- Gorka Pagonabarraga Agorria.....189,5
- Garazi Navarro Ugarteburu..........171,5
- Igor Galarza Intxausti....................171
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria.....170
- Illart Gumuzio Larrazabal...............154
- Javier Martinez Gutierrez................133,5
Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaian Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea egon dira. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
B multzoko saioa, Derion jokatu da, Gurea aretoan, 18:30ean hau ere. Saioan nagusi, Mikel Retolaza izan da, 188,5 puntugaz. Horrela geratu dira beste puntuazioak:
- Mikel Retolaza Etxebarria..........188,5
- Josune Aramendi Perez.............163,5
- Aissa Intxausti Aburruza.............162,5
- Lurdes Ondaro Mallea................144,5
- Eneko Barruetabeña Bilbao........142
- Iker Apraiz Solaguren..................138,5
Saioan gaiak ematen Olatz Larrinaga Caballero ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.