Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Fase bakoitzean egin beharreko lanak

 UDABARRIKO FASEA

  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Launa kopla ofiziotan, lauko handian (bertso biren balioa edukiko du)
  • Bakarkako lana, gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean.

Puntuazinoaren arabera edukiko dute kanporaketetara pasatzeko aukera.

 

KANPORAKETAK 

  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Bakarkako  lana, kartzelako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea, gainontzekoek, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetara pasatzeko aukera.

 

FINALAURREKOAK

  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko nagusian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean. 

Saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du. Beste guztiek puntuazioaren arabera edukiko dute finalera pasatzeko aukera.

 

FINALA

A atalean:

  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Bakarkako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean. 

 

B atalean:

  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
    • Hiruna bertso ofiziotan, seiko motzean.
    • Kartzelako lana: gaia emanda hiru bertso doinu/neurri librean.

 

Lehen atalean puntuazio gehien lortu duten biak pasatuko dira bigarren atalera. Saio guztiko puntuazioak, hau da, bi ataletakoak, batuko dira txapelduna erabakitzeko.