Albisteak

Zorionak eta urte berri on!
2016/12/31Eskerrik asko aurten ere Bizkaiko Bertsozale Elkartearen bidelagun izateagatik. Zorionak eta urte berri on!

Etxahun Lekue: "Uste dut hurrengo txapelketan gehiago nabarmenduko dela belaunaldi berria"
2016/12/26Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari elkarrizketa egin dio bertsoa.eus-ek.

Finaleko bertsoaldiak, sarean
2016/12/19Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko bertsoaldiak ikusgai www.bertsoa.eus atarian.

Etxahun Lekue 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun
2016/12/174.150 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean; Xabier Amurizak jantzi dio txapela Etxahun Lekueri entzuleen txalo artean; Xabat Galletebeitiagaz jokatu du buruz-burukoa.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, hedabideetan
2016/12/16Bihar jokatuko da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; hainbat hedabidek eskainiko dute Bilbao Arenako saioaren berri egunean bertan edo biharamunean.
Finalerako oharrak
2016/12/15Zapatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arenan; ohar batzuk luzatu gura dizkie entzuleei Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Finalistak, prest
2016/12/13Gaur goizean eskaini dute prentsaurrekoa zortzi finalistek Bilbao Arenan; zapatuan jokatuko da finala, 17:00etan.

Xabier Amurizak jantziko dio txapela 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari
2016/12/12Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Amurizak egindako plazako eta isileko beharra eskertu gura izan ditu, eta horregatik, berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean
2016/12/07Saioak irauten duen bitarteean umeek gune horretan egoteko aukera edukiko dute; hezitzaileak egongo dira eurekin batera.

Larrabetzuko finalaurrekoko bertsoaldiak, sarean
2016/12/07www.bertsoa.eus atarian daude Bizkaiko azken finalaurrekoan kantatutako bertsoaldi hautatuak.

Erabaki dira Bizkaiko finalistak
2016/12/03Abenduaren 17an jokatuko den finaleko bertsolariak erabakita geratu dira.

Etxahun Lekuek irabazi du Larrabetzuko finalaurrekoa
2016/12/03Larrabetzuko finalaurrekoa irabazi du herritarrak gaur arratsaldean, eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; finalaurreko guztiak jokatuta, erabakita geratu da finaleko zortzikotea.

Larrabetzuko bertso eskolak saiora joateko deia egin du
2016/12/01Abenduaren 3an jokatuko da Larrabetzun azken finalaurrekoa; bertso eskolak hara joateko deia egin du.

Oholtza jarri aurretik
2016/11/30Txapelketako saioen aurretik behar handia egoten da egiteko, eta horretarako, jende askoren ahaleginak bateratu behar dira.

Basauriko bertsoaldiak, sarean
2016/11/30Bigarren finalaurrekoa jokatu zen azaroaren 27an; hango bertsoaldi hautatuak www.bertsoa.eus orrialdean daude.

Larrabetzun jokatuko da azken finalaurrekoa
2016/11/29Bertan erabakiko da zeintzuk izango diren zortzi finalistak; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Beñat Ugartetxea ere, finalera
2016/11/27Basauriko finalaurrekoa irabazi du mallabiarrak gaur arratsaldean, eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; giro ederra sortu da bigarren finalaurrekoan.

Aparkaleku bi daude Basauriko kiroldegi alboan
2016/11/25Eroso aparkatzeko aukera egongo da domekan Basaurin: kiroldegian bertan dagoen aparkalekuan aparkatzeko aukera egongo da, baita, futbol zelaikoan ere.

Markina-Xemeingo bertsoaldiak, sarean
2016/11/23Azaroaren 19an jokatu zen lehenengo finalaurrekoa Markina-Xemeinen; hango bertsoaldiak www.bertsoa.eus atarian daude ikusgai.

Basaurin jokatuko da domekan bigarren finalaurrekoa
2016/11/22Azaroaren 27an jokatuko da finalaurrekoa Artunduaga kiroldegian eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 17an jokatuko den finalera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Jone Uria da lehenengo finalista
2016/11/19Markina-Xemeingo finalaurrekoa irabazi du algortarrak eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; Markina-Xemeingo Uni frontoia bertsozalez bete da lehenengo finalaurrekoan.

Markina-Xemeingo Bertso Eskolak finalaurrekorako deia egin du
2016/11/17Zapatuko finalaurrekoaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte herrian; bertara joateko deia egin dute bideo bidez.

Umeen gunea egongo da finalaurrekoetan
2016/11/15Gela bat egokituko da saioak irauten duen bitartean umeek bertan egoteko aukera eduki dezaten; hezitzaileak egongo dira eurekin batera.

Markina-Xemeinen jokatuko da lehenengo finalaurrekoa
2016/11/14Azaroaren 19an jokatuko da finalaurrekoa Uni frontoian eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 17an jokatuko den finalera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Badatoz finalaurrekoak
2016/11/10Kanporaketa fasea amaituta, finalaurrekoetako fasean sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus orrialdean.

Zaldibarko bertsoaldiak, sarean
2016/11/08Azken kanporaketako bertsoaldiak www.bertsoa.eus orrialdean daude dagoeneko.

Erabakita geratu dira finalaurrekoak
2016/11/05Kanporaketa guztiak jokatuta, horrela geratu dira hiru finalaurrekoak.

Nerea Ibarzabalek irabazi du Zaldibarko kanporaketa
2016/11/05Finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak, eta bere herrian kantatuko du azaroaren 19ko finalaurrekoan; Zaldibarko Olazar frontoia bertsozalez beste da azken kanporaketan.

Zaldibarko eskolakoek kanporaketara joateko deia egin dute
2016/11/04Azaroaren 5ean jokatuko da Txapelketako saioa Zaldibarren eta hara joateko gonbidapena egin dute bertako eskolakoek.

Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak, salgai
2016/11/03Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak salgai daude dagoeneko; www.bertsosarrerak.eus orrialdean eskura daitezke.