Oholtza jarri aurretik
Kide askok osatzen du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: Talde Antolatzaileak, Komunikazio Taldeak, gai-jartzaileek, epaileek... lan handia egoten da fokoak piztu eta mikrofonoei bolumena eman aurretik, eta horretarako, jende askoren ahalegina egoten da oholtzapean.
Orain dela urtebete baino gehiago hasi ziren antolatzaileak Txapelketaren prestakuntza beharretan, asteroko bilerak eginez eta guztia ondo-ondo prestatuz. Orain, saioz-saio ari dira lanean: muntaia beharrak, saioan zehar egin beharrekoak...
www.bertsoa.eus atariak Talde Antolatzaileko Illart Gumuzio kidea eta Irati Etxebarria Komunikazio Taldeko kidea elkarrizketatu ditu. Txapelketari barrutik egindako begirada kontatu digute. Elkarrizketa, hemen.