Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nerea Ibarzabalek irabazi du Zaldibarko kanporaketa

2016/11/05
Finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak, eta bere herrian kantatuko du azaroaren 19ko finalaurrekoan; Zaldibarko Olazar frontoia bertsozalez beste da azken kanporaketan.

Zaldibarko Olazar frontoia bertsozalez bete da udagoieneko faseko bosgarren eta azken kanporaketan. Gaurko kanporaketako bertsolariak, hurrengoak:

  • Beñat Romero Maguregi
  • Beñat Vidal Gurrutxaga
  • Eneko Arrate Sololuze
  • Igor Menika Bengoetxea
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Peio Ormazabal Villanueva

Ariketa guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabalek lortu du puntu gehien batzea, 474,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak, eta bere herrian, Markina-Xemeinen kantatuko du azaroaren 19ko finalaurrekoan. Hauek izan dira gaurko puntuazioak:

  • Nerea Ibarzabal Salegi 474,5
  • Eneko Arrate Sololuze 438,5
  • Peio Ormazabal Villanueva 429,5
  • Beñat Vidal Gurrutxaga 426
  • Igor Menika Bengoetxea 388,5
  • Beñat Romero Maguregi 386,5

 

Gaurkoan gai emaile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea arituko da.