Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Mungian jokatuko da zapatuan udagoieneko lehenengo kanporaketa

2016/10/11
Udagoieneko lehenengo saioa urriaren 15ean jokatuko da Mungiako Olalde aretoan, 17:30etik aurrera; sarrerak salgai daude Interneten, eta txarteldegian bertan ere eskuratu ahal izango dira zapatuan 16:00etatik aurrera.

Urriaren 15ean, zapatuan hasiko da #bbt16 Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016ko udagoieneko fasea. Mungian jokatuko da lehenengo saioa, Olalde aretoan, 17:30etik aurrera.


Lehenengo kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
•    Aissa Intxausti Aburruza
•    Aitor Bizkarra Ruiz
•    Garikoitz Sarriugarte Onaindia
•    Imanol Uria Albizuri
•    Mikel Retolaza Etxebarria
•    Miren Amuriza Plaza


Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Bertsolari horietatik, Miren Amuriza inoiz finalista izandakoa denez fase honetan hasiko du Txapelketa. Beste bostak Udabarriko Fasetik sailkatu dira fase honetara.

Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga eta Itxaro Juaristi Olaetxea ariko dira.