Markina-Xemeinen jokatuko da lehenengo finalaurrekoa
Udagoieneko faseko lehenengo finalaurrekoa jokatuko da azaroaren 19an Markina-Xemeingo Uni frontoian. 17:30etik aurrera sei bertsolari ariko dira kantuan. Hurrengoak:
- Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
- Jone Uria Albizuri
- Joseba Barandiaran Andueza
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Oihana Bartra Arenas
- Txaber Altube Sarrionandia
Saioko gai-emailea Amaia Ugalde Begoña izango da, eta epaileak, ostera, hurrengoak: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Markina-Xemeingo irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera; besteek, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.
Finalaurrekoan kantatuko duten bertsolarietatik Jone Uria eta Oihana Bartra 2014an finalistak izandakoak dira, beraz, saio honetan hasiko dute txapelketa. Besteetatik Eneko Abasolo inoiz finalista izandakoa da, kanporaketa fasean hasi zuen txapelketa. Joseba Barandiaranek, Nerea Ibarzabalek eta Txaber Altubek lehenengo fasetik hasi dute 2016ko txapelketa.