Leioan jokatuko da udagoieneko laugarren kanporaketa
Udagoieneko faseko laugarren kanporaketa jokatuko da urriaren 29an, zapatua, Leioako Kultur Auditoriumean. 17:30etik aurrera sei bertsolari ariko dira kantuan. Hurrengoak:
- Ander Elortegi Garatea
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
- Joseba Artza Zubillaga
- Joseba Barandiaran Andueza
- Mikel Goiriena Larrazabal
- Txaber Altube Sarrionandia
Saioko gai-emailea Idoia Anzorandia Kareaga izango da, eta epaileak, ostera, hurrengoak: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Leioako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara; besteek, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.
Zapatuko kanporaketan kantatuko duten bertsolarietatik Ibon AJuriagojeaskoa finalista izandakoa da, eta beraz, fase honetan sartu da txapelketara. Beste bostak udabarriko fasetik sailkatu dira fase honetara.