Gueñesen eta Orozkon jokatuko dira hurrengo saioak
Udabarriko Faseko seigarren eta zazpigarren kanporaketak jokatuko dira asteburuan. Zapatuan Gueñesen jokatuko da saioa, eta domekan, Orozkon. Biak izango dira 17:30ean. Hemen, datuak:
Maiatzaren 7an, Gueñesen, Sodupeko kultur etxean.
Bertsolariak, hurrengoak:
- Axier Goñi Arsuaga
- Eneko Arrate Sololuze
- Jon Larrabide Fuldain
- Josu Landeta Egurrola
- Peio Arondo Barandiaran
- Txaber Ormazabal Villanueva
Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da.
Maiatzaren 8an, Orozkon, Donibane aretoan.
Bertsolariak, hurrengoak:
- Asier Galarza Garai
- Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Ibon Larrazabal Landa ‘Larra’
- Joanes Igeregi Santamaria
- Nuria Cortada Ibañez
Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ibiliko da.
Epaimahaia, saio bietan, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguenak, Mirari Azula Aurrekoetxetak eta Miriam Juaristi Urizarrek; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Saiorako sarrerak txarteldegian egongo dira salgai, 16:30etik aurrera, areto bietan.