Garikoitz Sarriugartek irabazi du Orozkoko kanporaketa
2016/05/08
Donibane aretoan jokatu da asteburu honetako bigarren saioa; giro ederra nagusitu da Orozkon.
Gaur arratsaldean jokatu da Orozkoko Donibane aretoan Udabarriko Fasearen zazpigarren kanporaketa. Aretoa bete egin da, eta giro ederrean joan da saioa.
Orozkon puntu gehien batu dituena Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia 182
- Asier Galarza Garai 161
- Nuria Cortada Ibañez 155,5
- Ibon Larrazabal Landa 'Larra' 148
- Ekaitz Larrazabal Gutierrez 'Katxo' 145,5
- Joanes Igeregi Santamaria 131
Gaurko saioan gai emale beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.