Finalerako oharrak
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ohar batzuk eman nahi dizkie bertsozaleei abenduaren 17an Bilbao Arenan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako. Akordatu, jende asko batuko garela leku berean. Horregatik, antolatzaileei kasu egin eta jarraitu oharrei.
Sarreren salmenta:
Finalerako sarrerak eskuratzeko bideak, hauek dira:
- Barikura arte www.bertsosarreark.eus orrialdean
- Zapatuan, txarteldegian, 14:00etatik aurrera
Ateen irekiera:
Bilbao Arenako ateak 15:30ean zabalduko dira. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sasoiz joateko gomendioa eman gura die bertsozaleei jende asko batuko garelako eta azken orduko trabarik egon ez dadin.
Bilbao Arenara nola heldu:
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak finalera garraio publikoan joateko gomendioa luzatu gura du. Bilbao Arenara heltzeko, Bilbora heltzeko garraio publikoak eskaintzen dituen ohiko bideak erabili behar dira. Ostean, Bilboko Metroan Alde Zaharreko geltokian jaitsi, eta Unamunoko atetik irten behar da. Handik Miribillara oinez hamar minutu-ordu laurden daude.
Umeen Gunea:
Finalerdietan legez, finalean ere egongo da Umeen Gunea. Saioak irauten duen artean umeen gune horretan egoteko aukera edukiko dute eta hezitzaileak egongo dira eurekin batera. Zerbitzua doakoa da, baina aurretiaz izena ematea gomendatzen da. Izena aurretik ematen duten ume guztiek edukiko dute aukera gunean egoteko, baina egunean bertan datozenak kopuru batera arte hartuko dira bakarrik. Izena emateko idatzi bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera.
Bestelako oharrak:
- Bilbao Arena aretoan ezin da erre
- Segurtasun arazoak ekiditeko, aretora ezin da latarik sartu, ezta kristalezko edukiontzirik ere. Plastikozko botilei tapoia kenduko zaie.
- Jartzerakoan, ohar bi:
- Eskaileretan ezin da jarri
- Aulkien artean ez utzi hutsunerik
- Emergentzia kasuren bat balego, antolatzaileek emandako oharrei kasu egin
- Leku txikian jende asko elkartuko gara. Bertsolariek mugimendu guztiak sumatzen dituzte oholtzatik; horregatik, mugitu behar izanez gero, itxaron bertsoaldia amaitu arte.