Erandion eta Ondarroan jokatuko dira hurrengo saioak
Udabarriko Faseko hirugarren eta laugarren kanporaketak jokatuko dira asteburuan. Zapatuan Erandion jokatuko da saioa, eta domekan, Ondarroan. Biak izango dira 17:30ean.
Zapatuan, apirilaren 23an, Erandion jokatuko da saioa, Josu Murueta kultur etxean (Astrabudua).
Bertsolariak, hurrengoak:
- Aitor Esteban Etxebarria (Uribe Butroe)
- Arrate Illaro Etxebarria (Uribe Kosta)
- Bikain Urkiri Etxebarria (Lea-Artibai)
- Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Busturialdea)
- Illart Gumuzio Larrazabal (Arratia)
- Paule Ixiar Loizaga Legarra (Uribe Kosta)
Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña (Durangaldea) ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi Urizar (Durangaldea). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Lea-Artibai) ariko da.
Domekan, ostera, Ondarroan jokatuko da saioa, Beikozini antzokian.
Bertsolariak, hurrengoak:
- Iker Garitagoitia Astigarraga (Hego Uribe)
- Iñaki Iturriotz Zuluaga (Arratia)
- Mikel Retolaza Etxebarria (Busturialdea)
- Nerea Ibarzabal Salegi (Lea-Artibai)
- Peio Azkarate Elejabarrieta (Durangaldea)
- Txaber Altube Sarrionandia (Durangaldea)
Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki (Busturialdea) ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi Urizar (Durangaldea). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Lea-Artibai) ariko da.