Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Erandion eta Ondarroan jokatuko dira hurrengo saioak

2016/04/19
Apirilaren 23an eta 24an jokatuko dira saioak: Erandion izango da zapatukoa, eta Ondarroan, domekakoa. Biak hasiko dira 17:30ean.

Udabarriko Faseko hirugarren eta laugarren kanporaketak jokatuko dira asteburuan. Zapatuan Erandion jokatuko da saioa, eta domekan, Ondarroan. Biak izango dira 17:30ean.

Zapatuan, apirilaren 23an, Erandion jokatuko da saioa, Josu Murueta kultur etxean (Astrabudua).

Bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Esteban Etxebarria (Uribe Butroe)
  • Arrate Illaro Etxebarria (Uribe Kosta)
  • Bikain Urkiri Etxebarria (Lea-Artibai)
  • Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Busturialdea)
  • Illart Gumuzio Larrazabal (Arratia)
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra (Uribe Kosta)

Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña (Durangaldea) ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi Urizar (Durangaldea). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Lea-Artibai) ariko da.

Domekan, ostera, Ondarroan jokatuko da saioa, Beikozini antzokian.

Bertsolariak, hurrengoak:

  • Iker Garitagoitia Astigarraga (Hego Uribe)
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga (Arratia)
  • Mikel Retolaza Etxebarria (Busturialdea)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (Lea-Artibai)
  • Peio Azkarate Elejabarrieta (Durangaldea)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Durangaldea)

Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki (Busturialdea) ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi Urizar (Durangaldea). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Lea-Artibai) ariko da.