Derion jokatuko da Udabarriko Faseko hurrengo saioa
Udabarriko Faseko bosgarren saioa apirilaren 30ean jokatuko da, Derion. Gurea aretoan izango da saioa, 17:30etik aurrera.
Derioko saioa zortzi bertsolarik jokatuko dute. Beste saio guztietan sei egon dira, baina izen emate kopuruagatik, saio bat zortzikoa izan behar zen. Hurrengoak izango dira Derioko saioan kantatuko duten zortziak:
- Aissa Intxausti Aburruza (Lea-Artibai)
- Beñat Vidal Gurrutxaga (Uribe Kosta)
- Imanol Uria Albizuri (Uribe Kosta)
- Ion Barrocal Besga (Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea)
- Itxaso Paia Ruiz (Uribe Kosta)
- Koldo Gezuraga Seijido (Busturialdea)
- Mikel Goiriena Larrazabal (Uribe Butroe)
- Xabier Irakulis Agirre (Durangaldea)
Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña (Durangaldea) ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi Urizar (Durangaldea). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Lea-Artibai) ariko da.
Udabarriko Fasean bertsolariek egin beharreko lanak, hauek:
- Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
- Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Lauko handian ofiziotan launa kopla
- Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean
Saiorako sarrerak aretoko txarteldegian egongo dira salgai, 16:30etik aurrera.