Berrizen jokatuko da domekan Udabarriko Faseko lehenengo saioa
2016/04/06
Berrizko Kultur Etxean jokatuko da kanporaketa 17:30ean; Sei bertsolarik parte hartuko dute Udazkeneko Fasera sailkatzeko balioko duen saioan.
Udabarriko Faseagaz hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016. Lehenengo saioa apirilaren 10ean, domekan, izango da Berrizen, Kultur Etxean, 17:30ean.
Lehenengo saioa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Beñat Romero Maguregi
- Iñaki Lersundi Arrizabalaga
- Lander Ibarluzea Bikandi
- Mikel Galarza Idirin
- Peru Vidal Gurrutxaga
Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Udabarriko Fasean bertsolariek egin beharreko lanak, hauek:
- Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
- Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Lauko handian ofiziotan launa kopla
- Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean
Saiorako sarrerak Berrizko kultur etxeko txarteldegian egongo dira salgai, domekan bertan, 16:30etik aurrera.