Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Basaurin jokatuko da domekan bigarren finalaurrekoa

2016/11/22
Azaroaren 27an jokatuko da finalaurrekoa Artunduaga kiroldegian eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 17an jokatuko den finalera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Udagoieneko faseko bigarren finalaurrekoa jokatuko da azaroaren 27an, domeka, Basauriko Artunduaga kiroldegian. 17:30etik aurrera sei bertsolari ariko dira kantuan. Hurrengoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Imanol Uria Albizuri
  • Joseba Artza Zubillaga
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

Saioko gai-emailea Begoñe Olabarria Astobiza izango da, eta epaileak, ostera, hurrengoak: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea arituko da.

Basauriko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera; besteek, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Domekan kantatuko duten bertsolarietatik Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia 2014an finalistak izandakoak dira, beraz, saio honetan hasiko dute txapelketa. Besteetatik Beñat Ugartetxea inoiz finalista izandakoa da, kanporaketa fasean hasi zuen txapelketa. Aitor Bizkarrak, Imanol Uriak eta Joseba Artzak hasierako fasetik hasi dute 2016ko txapelketa.