Gazteak zarie biak, eta biak, sano lodiak. Zuen loditasunak osasun arazoak eragin leikizuezela eta, urdaileko ebakuntza egitea pentsau zenduen. Itxaroten egon da gero, ebakuntzea datorren astean egingo dautsuela jakin dozue. Zu, Beñat, irrikan zagoz. Xabat, ostera, zalantzan dago egin ala ez egin.