Miren Amuriza Plaza
Andikoan jaio zen (Berriz) 1990eko martxoaren 1ean. Hamabi urterekin hasi zen bertsotan Berrizko Bertso eskolan eta hainbat sari lortu zituen Eskolarteko Txapelketetan. Gerora Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Irakasle Ikasketak egin zituen Eskoriatzan. Gaur egun irakasle lanetan ari da bertako magisteritza eskolan. Kolaboratzaile lanak egiten ditu hainbat aldizkaritan eta musika talde ugarirentzako kantak idatzi ditu. Berriz, Aretxabaleta eta Eskoriatzako bertso eskoletan dihardu irakasle moduan.
2010ean eta 2012an Bizkaiko Txapelketako finalista izan da, eta 2009ko eta 2013ko Txapelketa Nagusietan parte hartu du.