Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jone Uria Albizuri

Matematikan lizentziatua da. 12 urte zituela hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan eta ordutik bertan jarraitzen du, partaide zein irakasle bezala. 2009an Euskal Herriko txapelketako finalerditara iritsi ondoren, 2010 eta 2012an finalista izan da Bizkaiko Txapelketan. 2013ko Euskal Herriko Txapelketan finalaurrekoetara iritsi zen. Zenbait sariketatan parte hartu arren, plazako jarduera du batez ere gustuko.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Amorebieta-Etxano

Jone Uria, Imanol Uria 8ko nagusia

Adimen urritasuna daukien gazte biren gurasoak zarie. Gaur da zuen seme-alaben lehenengo lan eguna. Goiz erdian, kafea hartzeko batu zarie. Jone hasita.

Arkaitz Estiballes, Jone Uria 8ko txikia

Bikotea zarie. Bion artean etxe bat erosi dozue eta ez daukazue etxea ipini eta altzariz betetako dirurik. Halan eta be, Jonek bertara joan gura dau bizitzen. Zuk, Arkaitz, etxea ipini arte itxaron gura dozu. Arkaitz hasita.

Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria 10eko txikia

Idazleak zarie. Durangoko Azokako erakustoki batean zagozie. Bertatik ikusten zabizie alboko erakustokiko idazlea liburuak sinatu eta sinatu dabilela. Ibon hasita.

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Euskera ikastea Noizko doakoa 2. Urepelen hasita Bilbora korrika

Jone Uria Kartzela

Gaur dozu azkeneko terapia eguna.

Bilbo-Bilbao Arena

Jone Uria Hasierako agurra
Etxahun Lekue, Jone Uria 8ko nagusia

Hogeita hamar bat urte daroazuez AEKn eskolak emoten. Momentu latzak bizi izan dozuez. Halan eta be, gogotsu jarraitzen dozue.

Jone Uria, Iratxe Ibarra 8ko txikia

Lapurrak zarie. Jone: etxe baten sartu zara lapurretan. Bertan, Iratxe lapurra topau dozu kaja fuertea edo kutxa gotorra zabaldu ezinda.

Oihana Bartra, Jone Uria 10eko txikia

Oihana: kalean biolina joten egoten zara beti leku berean. Jone egunero pasetan da zure aurretik. Txanpon bat bota eta aurrerantz jarraitzen dau. Gaur, ostera, parean geratu eta amaitu dozunean, "beste bat" eskatu deutsu.

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Herri honen historiak/ bertsino ugari 2. Argitu beharko da/ gure iragana

Jone Uria Bakarka, gaia emanda

Alarguna zara. Barriro maitemindu zara.