Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iratxe Ibarra Foruria

Euskal Filologian lizentziatua. Irakaskuntzan ibili ostean, euskara teknikari dabil orain. Hamabi urterekin hasi zen bertsolaritzan, Jon Lopategiren gidaritzapean. Bilbon ikasten ari zela, Santutxuko bertso eskolan jarraitu zuen bertsoa lantzen, eta Markina-Xemeingo bertso eskolako kide da orain. Bertsoaz gain, kirola ere oso gogoko du.

2000 urtetik Bizkaiko Txapelketetako final guztietan kantatu du, eta 1997tik gaur egunera arteko Txapelketa Nagusi guztietan kantatu du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Etxebarria

Iratxe Ibarra, Fredi Paia 8ko nagusia

Lagunak zarie. Zuen sexu harremanen mundua oso zabala da. Hori dala eta, sexu transmisiozko gaixotasunen probea egitea erabaki dozue.

Joseba Artza, Iratxe Ibarra 8ko txikia

Astronautak zarie. Gurearen moduko bizitza egon leiteken planeta batera heldu zarie lehenengoz. Momentu batetik bestera, gure planetara zuzeneko konexioa egingo dozue. Mundu guztia dago zuen zain.

Miren Amuriza, Iratxe Ibarra 10eko txikia

Txikiteruek zarie. Zuen herrian tabernaz taberna ibilten zarie txikiteoan. Gero eta gitxiago gelditzen zariela konturatu zarie. Miren hasita.

Iratxe Ibarra Puntuari erantzunak

1. Trebiñu ez da izango/ momentuz araba 2. Gustetan ez jakuna/ ez dugu entzuten

Iratxe Ibarra Kartzela

Dimititu egin dozu.

Bilbo-Bilbao Arena

Iratxe Ibarra Hasierako agurra
Iratxe Ibarra, Oihana Bartra 8ko nagusia

Lagunak zarie. Urtebete da zuen lagun min bat auto istripuz hil zala. Iratxe, harrezkero, hilean behin joaten zara istripuaren lekura, eta tarte batean bertan egoten zara. Oihanak, zure lagunak, joateari noz edo noz itxi beharko deutsazula esan deutsu.

Jone Uria, Iratxe Ibarra 8ko txikia

Lapurrak zarie. Jone: etxe baten sartu zara lapurretan. Bertan, Iratxe lapurra topau dozu kaja fuertea edo kutxa gotorra zabaldu ezinda.

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue 10eko txikia

Maitale bi zarie. Ohean zagozie izarapean. Iratxe: gaur be alkarregaz geratu eta ordubetera, joan egin behar dauala esan deutsu etxahunek.

Iratxe Ibarra Puntuari erantzunak

1. Mundua jarri jaku/ Kubara begira 2. Berbetan hasi dira/ Castro ta Obama

Iratxe Ibarra Bakarka, gaia emanda

Guraso izan zara orain urtebete. Errealitatea ez da amesten zendun besteko polita.