Beñat Ugartetxea,
Gorka Ostolaza 'Potxis'
8ko nagusia
Berria egunkariko beharginak zarie. Egunkariaren etorkizuna gero eta ilunago ikusten dozue. Beñat hasita.
|
|
Onintza Enbeita,
Gorka Ostolaza 'Potxis'
8ko txikia
Lagunak zarie. Parrandatik bueltan autoan zoazie etxera. Potxis: zeuk daroazu autoa. Bidean alkoholemia kontrolean gelditu zaitue. Alkolemia proba egiten zagozala, Onintza ertzainari esaten hasi jako, berak be putz egin gura leukela.
|
|
Gorka Ostolaza 'Potxis',
Xabat Galletebeitia
10eko txikia
Lagunak zarie. Xabat: Potxiseri momentu txarra pasetan dabilela-eta, zugaz kontetako esan zeuntzon. Edozer behar izanez gero, zeuri deitzeko. Asteon, laugarrenez deitu deutsu goizaldeko ordu txikietan etxeko telefonora. Hartu egin dozu.
|
|
Gorka Ostolaza 'Potxis'
Puntuari erantzunak
1. Amaituko ete da/
sakabanaketa
2. Indarrak batu behar/
geurea lortzeko
|
|
Gorka Ostolaza 'Potxis'
Kartzela
Gaur bai; gaur, egun handia izango dala sentitzen dozu.
|
|