Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Fredi Paia Ruiz

Bertsolari, musikari eta etnografoa. Plazaz plaza dabil 1999. urtean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuenetik. Bertsogintza autogestionatuaren inguruko proiektuetan (Txapel Bete Bertso, Xarrak Berri Xou), bertsogintza eta disziplina artistiko ezberdinen arteko fusioetan (Bertso Tranpak, Hudaltzainak) sustatzaile eta munduko inprobisazio eredu ezberdinekin (Kurdistan, Palestina, Mexiko, Brasil, Argentina...) esperimentatzen ibilitakoa. Aurten Bertsolaritzaren gaineko lehenengo ikerlan etnografikoa argitaratu du (Uribe Kostako Bertsolaritza 1900-1980). Algortako Bertsolari Eskolako kidea da 1990. urtetik. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kidea izan zen 1998tik 2011ra bitartean.

2000 urtetik aurrera Bizkaiko Txapelketa guztietan izan da finalista.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Etxebarria

Iratxe Ibarra, Fredi Paia 8ko nagusia

Lagunak zarie. Zuen sexu harremanen mundua oso zabala da. Hori dala eta, sexu transmisiozko gaixotasunen probea egitea erabaki dozue.

Fredi Paia, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko txikia

Suin-aitaginarrabeak zarie. Fredi suine, Eneko aitaginarreba. Fredi: Eneko zure aitaginarrebak GPS bat erosi dau. Erabilerarako argibideak euskera jasoan dagoz. Zugana jo dau argibideak euskera errezean azaltzeko eskatzen.

Ander Elortegi, Fredi Paia 10eko txikia

Aita semeak zarie. Zu, Fredi, semea; Ander, aita. Fredi: Gaur, Ander zure aitak katekesira eroan dau zure alabea zuri ezer esan barik komuninoa egin dagian, gure dauelako. Katekesitik bueltan datoz oraintxe.

Fredi Paia Puntuari erantzunak

1. Trebiñu ez da izango/ momentuz araba 2. Gustetan ez jakuna/ ez dugu entzuten

Fredi Paia Kartzela

Dimititu egin dozu.

Bilbo-Bilbao Arena

Fredi Paia Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Fredi Paia 8ko nagusia

Bikotea zarie. Xabat: Fredi kartzelan sartu eben orain dela hamar urte. Aurten ume bat eduki dozue. Xabat: umearendako kartzelarako bidaia luzeegia dala ta, bisitan umea barik joateko eskatu deutsu Fredik.

Fredi Paia, Arkaitz Estiballes 8ko txikia

Lagunak zarie. Fredi: Arkaitz konbentzidu zendun zeugaz jolas parkera joan eta atrazkiñoetan ibilteko. Igon zarie lehenengora. Segurtasun uhala ipini orduko Arkaitz txilioka hasi da

Fredi Paia, Onintza Enbeita 10eko txikia

Politikariak zarie. Fredi: kartzelan zagoz iruzur fiskala leporatuta. Gaur sartu dabe kartzela berean Onintza, zeure alderdi kidea. Patioan egin dozue topo.

Fredi Paia Puntuari erantzunak

1. Futbolari begira/ dago jendartea 2. Nesken kirola ez da/ bultzatzen nahikoa

Fredi Paia Bakarka, gaia emanda

Aspaldian buruan ardura bat darabilzu. Pentsetan dozu, zure alabea ez dala bere sexukoa sentitzen. Ez zara beragaz berbetan ausartzen.

Fredi Paia, Arkaitz Estiballes 8ko txikia

Parrandan urten zenduen atzo. Ez bata ez bestea ez zarie atzo gabaz egindakoagaz ondo akordetan. Gaur, batak eta bestak akorduen daukazuen gutxiagaz pasautakoa gogora ekarri guran zabizie.

Arkaitz Estiballes, Fredi Paia Sei puntuko motza

Detektibeak zarie. Bernar Mandaluniz gai jartzailea bahitu egin dabe. Arrasto guztiak aztertu dozuez. Oraindik be, hipotesi asko darabilzuez buruan. Arkaitz hasita.

Fredi Paia Kartzela

Eskua emon deutsazu.