Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'

Iurretan jaio zen eta gaztetatik kultura arloko gauzetan aritu da: dantza taldean, kultur taldean eta bertso eskolan.

2010ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuen, eta 2013an Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Mungia

Julen Ibarguengoitia, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko nagusia

Gurasoak zarie. Julen, zuen umea aurten hasi da eskolan. Oindo, egokitzapenean dago, eta umea eskolan ixten dozuen bakotxean, Enekok negargureagaz urteten dau.

Eneko Abasolo 'Abarkas', Joseba Artza 8ko txikia

Zuok biok argazki lehiaketa baten emon zenduen izena, eta kalera urten dozue inspirazino bila. Zu, Eneko, paisaiari argazkiak egin eta egin zabiz. Josebak, ostera, bere buruari baino ez dautsoz egiten argazkiak.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Puntuari erantzunak

1. Familiako danak/ daukozuz aurrean 2. Ondo nahiz txarto egin/ beti dago zugaz

Eneko Abasolo 'Abarkas' Kartzela

Ondo pentsau eta gero, herentzia egitea erabaki dozu.

Etxebarria

Eneko Abasolo 'Abarkas', Ander Elortegi 8ko nagusia

Lagunak zarie. Aspaldi emon zenduen izena bakotxak bere aldetik babes ofizialeko etxebizitza lortzeko zerrendan. Azkenean etxe bana egokitu jatzue, baina ez batari ez besteari ez deutsue mailegurik emoten.

Fredi Paia, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko txikia

Suin-aitaginarrabeak zarie. Fredi suine, Eneko aitaginarreba. Fredi: Eneko zure aitaginarrebak GPS bat erosi dau. Erabilerarako argibideak euskera jasoan dagoz. Zugana jo dau argibideak euskera errezean azaltzeko eskatzen.

Joseba Artza, Eneko Abasolo 'Abarkas' 10eko txikia

Lo egiteko arazoak daukazuezala eta, zuen loa ikertu gura dabe. Horretarako, gaur gabaz kablez josi deutsue burua, eta monitorez betetako logela batean egin behar dozue lo.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Puntuari erantzunak

1. Trebiñu ez da izango/ momentuz araba 2. Gustetan ez jakuna/ ez dugu entzuten

Eneko Abasolo 'Abarkas' Kartzela

Dimititu egin dozu.