Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Vidal Gurrutxaga

1986an jaioa. Sortzez Plentziakoa den arren, Leioan bizi da aspalditik. Lehen Hezkuntzako Irakasle ikasketak egin, eta Hezkuntza arautuko bertsolaritza irakasle aritu da hezkuntza arautuan zein eskolaz kanpo. Mintzapraktikara bideratutako Berbalagun egitasmoetan dinamizatzaile ere ibili da. Algortako Bertsolari Eskolakoa kidea da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zeanuri

Beñat Vidal, Xabat Galletebeitia 8ko nagusia

Gazteak zarie biak, eta biak, sano lodiak. Zuen loditasunak osasun arazoak eragin leikizuezela eta, urdaileko ebakuntza egitea pentsau zenduen. Itxaroten egon da gero, ebakuntzea datorren astean egingo dautsuela jakin dozue. Zu, Beñat, irrikan zagoz. Xabat, ostera, zalantzan dago egin ala ez egin.

Beñat Vidal, Igor Menika 8ko txikia

Goizero goizero Zeanuriko bus geltokian lotzen zarie beharrera joateko. Gaur, baina, galdu egin dozue autobusa. Auto-stop egiten daroazuez hogei bat minutu eta auto bat bera ezta gelditu.

Beñat Vidal Puntuari erantzunak

1. Berria egunkariak/ behar dau babesa 2. Euskeraz bizi gura/ dogu gau ta egun

Beñat Vidal Kartzela

Badakizu etxakola gustauko. Baina jakin behar dauela pentsetan dozu.