Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arrate Illaro Etxebarria

Leioako Betiko Ikastolan hasi zen bertsotan eta 12 urterekin Algortako Bertsolari Eskolan (ALBEn) eman zuen izena. Ordutik harreman estua izan du bertsolaritzarekin, bertsolari, irakasle edo elkarteko zein eskolako kide gisa. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen EHUn, eta gaur egun Euskaltzaleen Topagunean ari da lanean. Uribe Kostako txapeldun izan da birritan, eta Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoetara sailkatu zen 2010ean eta 2012an.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Mallabia

Arrate Illaro, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia

Bikotea zarie. Arrate: ume bat harreran eduki dozue. Datorren astean bueltatuko da familia biologikoangana.

Eneko Arrate, Arrate Illaro 8ko txikia

Zuok biok lagunak zarie. Eneko: langabezian zagozela eta herriko jaietan garbiketa beharretarako kontratau zaitue. Goizean, kaleak garbitzen zabizela, oraindino bere etxera joan barik, parrandan dabilen Arrate laguna hurbildu jatzu.

Arrate Illaro Puntuari erantzunak

1. Baserria itzi ta/
kalera biziten

2. Baserriko beharra/
ez da baloretan

Arrate Illaro Kartzela

Lanetik deitu deutsue. Ez dozu telefonoa hartu gura.