Aitor Arrutia Azkueta
Hamabost urte zituela hasi zen Zallako bertso eskolan. Bere lehenengo plaza 2007an izan zen Zallako AEK-n Jon Martinez 'Gurejon' bertsokidea zelarik. 2008an hartu zuen lehenengo aldiz parte Bizkaiko Eskualdeko Bertsolari Txapelketa eta urte berean hasi zen bertsolaritza irakasle legez hezkuntza arautuan. 2012an Enkarterriko Txapeldun izan zen.
