Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urdulizen jokatuko da bigarren finalaurrekoa

2014/11/26
Domekan jokatuko da Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa Urdulizen; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean eta Txappelketa aplikazioan, eta egunean bertan ere salduko dira txarteldegian.

Azaroaren 30ean, domeka, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Urdulizen. Iparralde kiroldegian izango da saioa, 17:30ean.

Urdulizko finalaurrekoa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira (biografiak izenen gainean klik eginda):

 

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 20an Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kantatuko duten bertsolarietatik, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita 2012ko finalista izateagatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta. Beraz, domekan hasiko da eurentzako Bizkaiko Txapelketa. Bestetik, Beñat Ugartetxea Galdakaoko saioa irabazita sailkatu da Urdulizko saiora, eta Gorka Ostolaza Mallabiko saioa irabazita. Xabat Galletebeitia eta Julen Erezuma puntuazioz sailkatu dira finalaurrekoetara.

Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte ariko da Urdulizen. Epaimahaian hurrengoak egongo dira: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxeak; idazkari beharretan, Leire Markuerkiaga Olabe ariko da.

Urdulizko saioa jokatuko den lekutik oso gertu dauka geltoki bat Bilboko Metroak; ondo datorkienei metroz joateko gonbita luzatzen zaie.