Nuria Cortada Ibañezek irabazi du Enkarterri-Ezkerraldeako lehenengo kanporaketa
Martxan dago Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelketa. Lehenengo kanporaketa Trapagako Basetxe gaztetxean jokatu da, eta 50 lagun inguru elkartu dira. Nuria Cortada Ibañezek irabazi du kanporaketa. Beste puntuzioak, hurrenez hurren, hurrengoak:
Nuria Cortada Ibañez 170
Aitor Arrutia Azkueta 167,5
Patxi Arteagabeitia Lezama 154
Jon Martinez Beaskoetxea 148,5
Beñat Amezaga de Diego 138,5
Leire Portugués Cebrián 117,5
Gai emaile beharretan Matxalen Zabaljauregi aritu zen; epaile beharretan, ostera, Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Jon Jaio.
Enkarterri-Ezkerraldeako bigarren kanporaketa maiatzaren 17an jokatuko da Santurtziko Lakelo gaztetxean, 19:00etan.
Kanporaketa hori jokatu ostean erabakita geratuko da zeintzuk izango diren maiatzaren 31n Zallan jokatuko den finalean kantatuko duten sei bertsolariak.