Mungian izango da #Josi Txapelketako hirugarren kanporaketa
Urriaren 25ean, zapatuan, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa Mungian. Olalde aretoan izango da saioa, 17:30ean.
Hirugarren kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira (biografiak izenen gainean klik eginda):
- Eneko Abarolo Txabarri 'Abarkas'
- Gorka Lazkano Arrizubieta
- Jon Rementeria Larruzea
- Joseba Artza Zubillaga
- Julen Ibarguengoitia Ordorika
- Peio Ormazabal Villanueva
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.
Kantatuko duten bertsolarietatik, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ Bizkaiko Txapelketako finalista izandakoa delako zuzenean hasi da udagoieneko fase honetan; Gorka Lazkano Durangaldeko Txapelduna da eta zuzenean sailkatu da Bizkaiko Txapelketara; beste laurak, puntuazioz sailkatu direlako kantatuko dute Bizkaiko Txapelketan.