Mallabian jokatuko da domekan laugarren kanporaketa
Azaroaren 2an, domeka, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa Mallabian. Mallabia I Kirol Etxean izango da saioa, frontoian, 17:30ean.
Laugarren kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira (biografiak izenen gainean klik eginda):
- Arrate Illaro Etxebarria
- Eneko Arrate Sololuze
- Gorka Ostolaza Ikaran
- Malen Amenabar Larrañaga
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Peru Vidal Gurrutxaga
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.
Kantatuko duten bertsolarietatik denak sailkatu ziren udaberriko eskualdeetako txapelketetatik. Malen Amenabar Uribe Butroeko txapeldun eta Nerea Ibarzabal Lea-Artibaiko txapeldun izateagatik zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Txapelketara, eta beste laurak, puntuazioz sailkatu dira.