Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Lea-Artibaiko eta Durangaldeko finalak jokatuko dira asteburuan

2014/05/14
Zapatuan Ziortza-Bolibarren jokatuko da Lea-Artibaiko finala; domekan, ostera, Durangaldeko finala egingo dute Berrizen.

Kanporaketak jokatu ostean, asteburuan jokatuko dira Lea-Artibain eta Durangaldean eskualdeetako finalak.

Ziortza-Bolibarko frontoian jokatuko da Lea-Artibaiko finala, zapatuan, 17:30ean. Finalean kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak:

Eneko Arrate Sololuze
Gorka Ostolaza Ikaran ‘Potxis’
Joseba Artza Zubillara
Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’
Nerea Ibarzabal Salegi
Xabat Galletebeitia Abaroa

 

Durangaldeko finala, ostera, domekan jokatuko da Berrizko kultur etxeko aretoan, 17:30ean. Finalistak, hurrengoak:

Aitor Bizkarra Ruiz
Ander Gerrikaetxebarria San Anton
Ander Salaberria Alberdi
Beñat Romero Maguregi
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Gorka Lazkano Arrizubieta

Final horiek jokatu ostean, eskualde bi bakarrik faltako dira finalak jokatzeko: Uribe Kostakoa eta Enkarterri-Ezkerraldekoa.