Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

#Josi kopla txapelketa, Twitterren

2014/11/17
Astero berba bat botako diegu erronka modura gure jarraitzaileei, eta berba horregaz osatu beharko dute kopla, 140 karaktereko neurrian. #haria izango da aste honetako berba. Prest?

" #haria da, txiolari, aste honetako zuretzako gaia. Kopla bat, gura duzun doinuan, 140 karaktereko neurrian "

Sarean ere bertsolaritza #josi eta #josi ibiltzen gara. Eta horretarako, koplekin josiko dugu sarea! Astero berba bat proposatuko dugu Twitterren, eta berba hori erabilita, kopla bat osatu beharko da. Koplaz gain, #josi traola erabiliko dugu koplak identifikatzeko.

Astero jasotzen diren koplen artean aste horretan jokatzen den saiorako sarrera bi zotz egingo ditugu. Barikuan 12:00ak arte jasoko ditugu koplak, eta irabazlearen izena ordu beteren bueltan jakin eragingo da. Puntuen ordez, sarreraz sarituko dugu egindako beharra.

Sarea josteko prest? Erronka botata!