Joseba Artzak irabazi du Lea-Artibaiko bigarren kanporaketa
Joseba Artza Etxebarriko bertsolariak irabazi du Lea-Artibaiko Txapelketako bigarren kanporaketa. Aulestin jokatu da, udaletxeko goiko aretoan, eta 70 bertsozale inguru elkartu dira saioan.
Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, hurrengoak izan dira bertsolariek lortu dituzten puntuazioak:
Joseba Artza Zubillara 210,5 puntu
Nerea Ibarzabal Salegi 205,5 puntu
Xabat Galletebeitia Abaroa 192 puntu
Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua' 185,5 puntu
Gai emaile beharretan Jone Antsotegi aulestiarra ibili da; epaimahaian, ostera, Ander Txakartegi Basterretxea, Xemein Larrinaga Iturriarte eta Lander San Martin Lejardi; idazkari beharrak Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu.
Bigarren kanporaketa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten sei bertsolariak. Hurrengoak izango dira:
Joseba Artza Zubillaga
Nerea Ibarzabal Salegi
Gorka Ostolaza Ikaran
Eneko Arrate Sololuze
Xabat Galletebeitia Abaroa
Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua'
Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako finalerako zita Ziortza-Bolibarko frontoian dago jarrita, maiatzaren 17an, 17:30ean.