Iratxe Ibarrak irabazi du #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa
600 lagun elkartu dira Etxebarriako frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan. Bertsolariak, hurrengoak:
- Ander Elortegi Garatea
- Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
- Fredi Paia Ruiz
- Iratxe Ibarra Foruria
- Joseba Artza Zubillaga
- Miren Amuriza Plaza
Ariketa guztiak egin ostean, Iratxe Ibarra Foruriak lortu du puntu gehien batzea, 475,5 puntu. Horrela, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako txartela lortu du markina-xemeindarrak. Gaurko saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira. Puntuazioak:
- Iratxe Ibarra Foruria 475,5
- Fredi Paia Ruiz 474,5
- Joseba Artza Zubillaga 469
- Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ 469
- Ander Elortegi Garatea 467
- Miren Amuriza Plaza 464
Gai emaile beharretan Bernar Mandaluniz Plaza ibili da. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.