Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iratxe Ibarrak irabazi du #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

2014/11/22
Finalaurrekoa irabazita, abenduaren 20an jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean egongo da Markina-Xemeingoa; Giro bero-beroa sortu dute bertsozaleek Etxebarriako frontoian.

600 lagun elkartu dira Etxebarriako frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan. Bertsolariak, hurrengoak:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
  • Fredi Paia Ruiz
  • Iratxe Ibarra Foruria
  • Joseba Artza Zubillaga
  • Miren Amuriza Plaza

Ariketa guztiak egin ostean, Iratxe Ibarra Foruriak lortu du puntu gehien batzea, 475,5 puntu. Horrela, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako txartela lortu du markina-xemeindarrak. Gaurko saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira. Puntuazioak:

  • Iratxe Ibarra Foruria 475,5
  • Fredi Paia Ruiz 474,5
  • Joseba Artza Zubillaga 469
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ 469
  • Ander Elortegi Garatea 467
  • Miren Amuriza Plaza 464

Gai emaile beharretan Bernar Mandaluniz Plaza ibili da. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.