Arkaitz Estiballesek irabazi du azken finalaurrekoa eta erabakita geratu da finaleko zortzikotea
700 lagun elkartu dira Amorebieta-Etxanoko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. Bertsolariak, hurrengoak:
- Arkaitz Estiballes Ormaetxea
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
- Imanol Uria Albizuri
- Jone Uria Albizuri
- Oihana Bartra Arenas
Ariketa guztiak egin ostean, Arkaitz Estiballes Ormaetxeak lortu du puntu gehien batzea, 499,5 puntu. Horrela, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako txartela lortu du. Gaurko saioko puntuazioak, hauek:
- Arkaitz Estiballes Ormaetxea 499,5
- Jone Uria Albizuri 496
- Oihana Bartra Arenas 478,5
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 450,5
- Imanol Uria Albizuri 438,5
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia 431
Gai emaile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.