Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxahun Lekue ere, Miribillara

2014/11/30
Abenduaren 20an jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko du Larrabetzukoak; Giro ederra sortu da Urdulizko Iparralde frontoian.

550 lagun elkartu dira Urdulizko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan. Bertsolariak, hurrengoak:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Gorka Ostolaza Ikaran
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

 

Ariketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu du puntu gehien batzea, 515 puntu. Horrela, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako txartela lortu du Larrabetzukoak. Gaurko saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira. Puntuazioak:

  • Etxahun Lekue Etxebarria 515
  • Onintza Enbeita Maguregi 495,5
  • Xabat Galletebeitia Abaroa 474
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza 470
  • Gorka Ostolaza Ikaran 459,5
  • Julen Erezuma Arzanegi 424

 

Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte ibili da. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan, Leire Markuerkiaga Olabe eta Leire Etxebarria Gaztelu aritu dira.