Igor Meñika Bengoetxeak jantzi du Arratiako txapela
65 lagun inguru elkartu dira Igorreko Lasarte aretoan Arratiako Bertsolari Txapelketako finalean.
Arazo pertsonalengatik, bertsolari bik ezin izan dute finalean parte hartu. Hori dela eta, hurrengo bertsolariek osatu dute Arratiako Bertsolari Finala:
Igor Meñika Bengoetxea
Illart Gumuzio Larrazabal
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Irati Astondoa Zuluaga
Ariketa guztiak egin ostean, Igor Meñika Bengoetxeak jantzi du txapela, 365,5 puntu lortuta. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du arantzazukoak. Buruz burukoa Iñaki Iturriotz Zuluagaren kontra jokatu du; 358,5 puntu lortu ditu honek. Bizkaikorako sailkapenerako baliogarriak, buruz burukoa kontatu barik, 249,5 puntu izango dira.
Txapeldunari Eñaut Intxaurraga Uriartek jantzi dio txapela. Honek be bertsoa eskaini die entzuleei. Sariak banatzen Arratiako eta Dimako bertso eskolako kideak eta Karmele Aurrekotxea Arkotxa Igorreko kultura zinegotzia aritu dira.
Gaurkoan Ibon Iza Totorika ibili da gai-emale beharretan. Epaileak, ostera, Mirari Azula Aurrekoetxea, Ander Txakartegi Basterretxea, Nahikari Ayo Acebo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izan dira. Idazkari beharrak Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu.