Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Arrutia Azkuetak irabazi du Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelketako finala

2014/05/31
Aitziber Bengoetxea Uribegaz jokatu du buruz burukoa; Giro beroa sortu da Zallako Zine Antzokian Enkarterri-Ezkerraldeako finalean. Final honegaz amaitu dira eskualdeetako final guztiak.

100 lagun inguru elkartu dira Zallako Zine Antzokian Enkarterri-Ezkerraldeako finalean. Finalistak, hurrengoak:

Aitor Arrutia Azkueta
Aitziber Bengoetxea Uribe
Ander Ucelay Aristi
Idoia Anzorandia Kareaga
Ion Barrocal Besga
Nuria Cortada Ibañez 

Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Arrutia Azkuetak jantzi du txapela. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du Artzentalesekoak. Buruz burukoa Aitziber Bengoetxea Uriberen kontra jokatu du. Horrela geratu dira puntuazioak:

Aitor Arrutia Azkueta 346.5
Aitziber Bengoetxea Uribe 289 (buruz buruko barik 198.5)
Ion Barrocal Besga 198.5
Nuria Cortada Ibañez 193.5
Ander Ucelay Aristi 179
Idoia Anzorandia Kareaga 177.5

Txapeldunari Iñigo Santacoloma Txotx euskara elkarteko sortzaile eta kideak jantzi dio txapela. Oroigarriak Xabier Diaz Zallako Udaleko euskara zinegotziak eta Matxalen Zabaljauregi Far Westeko bertsolariak taldeko kideak banatu dizkiete bertsolariei.

Gaurkoan gai emale beharretan Maialen Akarregi ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Nahikari Ayo Acebok, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.