Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gorka Lazkano Arrizubietak irabazi du Durangaldeko finala

2014/05/18
Aitor Bizkarra Ruizen kontra jokatu du buruz burukoa; bertsozale mordoa elkartu da Berrizko kultur etxean.

Gorka Lazkano Arrizubietak jantzi du Durangaldeko Bertsolari Txapelketako txapela. 75 lagun inguru elkartu dira Berrizko kultur etxeko aretoan Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalean. Finalistak, hurrengoak:

Aitor Bizkarra Ruiz
Ander Gerrikaetxebarria San Anton
Ander Salaberria Alberdi
Beñat Romero Maguregi
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Gorka Lazkano Arrizubieta

Ariketa guztiak egin ostean, Gorka Lazkanok jantzi du txapela, 359,5 puntugaz. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du berriztarrak. Buruz burukoa Aitor Bizkarraren kontra jokatu du. Honek 349,0 puntu lortu zituen, baina hortik Bizkaiko Txapelketarako baliagarriak 232,5 puntu dira.

Txapeldunari Goio Eguren Galparsoro bertsozale eta antolatzaileak jantzi dio txapela. Sariak Roland Isoird Refoyo Berrizko alkateak eta Oskar Zarrabeitia mankomunitateko presidenteak banatu dizkiete bertsolariei.

Gaurkoan gai emale beharretan Amaia Ugalde Begoña ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Nahikari Ayo Acebok, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.