Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gora eta gora doa Txapelketa

2014/11/13
Kanporaketak amaitu ostean, balorazioa egin du Talde Antolatzaileak, eta finalaurrekoetara begira gorakada espero dute.

#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa guztiak amaitu ostean, Talde Antolatzaileak orain arteko balorazioa egin du finalaurrekoetara begira jartzeko. Bideoan batu dute balorazioa, hemen.

Lehenengo saiotik bosgarrenera "gora eta gora" joan da zale kopurua, eta giroa ere, gero eta beroagoa izan da. Mallabiako saioan batu zen bertsozale gehien, 400etik gora, eta Zeanurin ere, 300etik gora elkartu ziren.

Azpimarratzekoa izan da saioetan egon den giro bero eta itzela, "bertsolariei gustatzen zaien modukoa", aipatu dute.

Helburuak beteta, finalaurrekoetara begira jarrita daude guztiak orain. Orain artekoa ikusita, finalaurrekoetarako ere gorakada espero dute antolatzaileek. Lehenengoa, azaroaren 22an jokatuko da, Etxebarriako frontoian, Lea-Artibain.