Galdakaon hasiko da domekan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Urriaren 12an, domekan, hasiko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa martxan. Lehenengo kanporaketa izango da domekakoa; Galdakaon jokatuko da, Torrezabal aretoan, 17:30ean.
Lehenengo kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Beñat Ugartetxea Ostolaza
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
- Iñaki Iturriotz Zuluaga
- Julen Erezuma Arzanegi
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.
Lehenengo kanporaketako bertsolarietatik Beñat Ugartetxea eta Ibon Ajuriagojeaskoa noizbait Bizkaiko Txapelketako finalista izan direlako orain abiatuko dute Txapelketa, eta beste laurak, udaberrian jokatutako eskualdeetako txapelketatik sailkatu dira.
Seikotea osatzen duten beste laurak, Aitor Bizkarra, Garikoitz Sarriugarte, Iñaki Iturriotz eta Julen Erezuma eskualdeetako txapelketetatik sailkatu dira Bizkaiko Txapelketara. Bizkarrak lehenengoz parte hartu du aurten Txapelketan.